MUNDUA

22 pertsona hil eta 35 zauritu dira Pakistanen, polizia etxe baten aurkako eraso suizida batean

Mezkita batean eta eskola batean kalte egin du eztandak; hildakoak poliziak eta zibilak direla diote informazio iturriek.

2011ko urtarrilaren 12a
17:48
Entzun 00:00:0000:00:00
Pakistan ipar-ekialdeko polizia etxe baten kontra eraso suizida bat izan da gaur eguerdian, eta 22 pertsona hil eta 35 zauritu dira, gutxienez. Ekintzaile suizidak lehergailuz beteriko auto bat polizia etxearen kontra jo zuen, Mirian herrian, Bannu eskualdean, eta, komisariaz gain, kalteak egin ditu ondoan dauden mezkita batean eta eskola batean ere.

Hildakoak poliziak eta zibilak direla diote informazio iturriek; izan ere, goizeko otoitzaren ordua zenez, mezkita jendez beteta zegoen. Bannuk iparraldean Ipar Waziristan eskualdearekin egiten du muga, eta han Afganistango eta Pakistango talibanak daudenez, Bannu leku estrategikoa da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.