Etorkinez beteta Italiara zihoazen hiru itsasontzi hondoratu egin dira Libiako kostan, eta 23 lagun ito egin dira eta 250 bat desagertuta daude, Libiako iturri ofizialek diotenez. Barkuen ezbeharrek ez dute zerikusirik euren artean.
Iturri horien arabera, duela bi egun hondoratu ziren itsasontziak. Batean 253 lagun zihoazen eta bestean 370 inguru. Oraingoz, 350 etorkin bizirik erreskatatu dituzte.
Libiak eta Italiak otsailean "legez kanpoko" inmigrazioaren aurkako ituna sinatu zuten.
Mundua