Venezuela

23tik 17 gobernadore eskuratu ditu chavismoak, baina oposizioak ez ditu onartu emaitzak

Eskualdeetako hauteskundeak egin zituzten atzo Venezuelan. Chavismoa "erabat garaitu" dela esan du Madurok.

2017ko urriaren 16a
08:43
Entzun

Hauteskundeak egin aurretik ere esan zuen oposizoak ez zituela atzoko hauteskundeen emaitzak ontzat joko, bere arabera, ez direlako behar bezala egin. Emaitzen berri jakin orduko esan dute ez dituztela onartuko.

CNE hauteskunde batzorde ofizialaren arabera, 23 lurraldetatik 17tan nagusitu da Maduroren alderdia, eta bostetan besterik ez oposizioa.

CNEk datu horiek jakinarazi aurretik esan zuen MUD Demokraziaren Batasunaren Mahaia oposizioko koalizioak hauteskunde batzordea ematekoak zen emaitzekin alderatuta, oso datu ezberdinak zituela esku artean. Prozesu guztia ondo ikuskatu arte emaitzak ez dituela onartuko esan zuen Gerardo Blyde kanpainaburuak: "Gobernuak berak ere ezin ditu azaldu emaitza hauek".

Nicolas Maduro presidentea, baina, pozik agertu zen emaitzekin. "Chavismoa bizirik dago, garaile eta kalean".

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.