Hemezortzi lagun hil dira gaur Pakistango Mohmand eskualdean, ezkontza bateko ibilgailu batek mina bat zanpatu eta lehertzean. Bertze sei lagun zauritu egin dira.
Ez da gaurko eraso bakarra izan. Kamra hirian, Islamabadetik 60 kilometrora, zazpi lagun hil dituzte eraso suizidan. Ekintzaile batek gainean zeraman lehergailua Poliziaren kontrolgunebatean leherrarazi du. Hildakoetako lau lagun zibilak dira eta bertze bi segurtasun indarretako kideak. Bertze hamabi pertsona zauritu egin dira, polizia iturrien arabera.
Peshawar hirian ere egin dute atentatua gaur, eta hamabost pertsona zauritu dituzte leherketa batean. Jatetxe baten ondoan bonba-autoa zartarazi dute, eta ondotik tiroketa izan da ekintzaileen eta segurtasun indarren artean, polizia iturriek erran dutenez. Bi pertsona atxilotu ditu Poliziak, erasoarekin zerikusia dutelakoan.
mundua