25 urteko gazte saharar batek torturak salatu ditu
AAIUN. Fatimetu Mint Rahelek, 25 urteko gazte sahararrak, salatu zuen atzo Marokoko segurtasun indarrek atxilotu egin zutela Gabon egunean, Aminatu Haidarren etxetik irteten zen unean, eta haien esku egon zen denboran jipoitu, iraindu eta mehatxatu egin zutela. Haidarrek hamar egun daramatza etxean atxilotuta, eta soilik abizen bereko senideen bisita jaso dezake.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu