Poliziaren eguna ospatzen ari ziren hainbat agintari bi eskintzaile suizida Poliziak Bagdaden duen egoitzan sartu direnean. Bietako batek polizia irakiar baten jantzia zeraman soinean eta bestea teniente jantzita zihoan. Gainera biek segurtasun pasea zuten eta horri esker pasatu ahal izan dute kontrola. "Pase horiek nola lortu dituzten ikertzen ari gara", adierazi du polizia batek. "Ezin dugu ulertu nola sartu diren arakatuak izan gabe".
Egoitzaren barruan zeudenean, polizia batek tiro egin dio ekintzaileetako bati susmagarria zelakoan eta gainean zeraman gerrikoko lehegailu bat zartarazi du. Bigarren eskintzaileak, orduan, bere lehergailuak eztandarazi ditu. Leherketaren ondorioz, 28 lagun hil dira eta 25 zaurituta daude.
Irak