Mundua

28 lagun hil dituzte Iraken, akademia militar baten kontrako bi atentatutan

Eraso suizidak egin dituzte Bakuban. 68 lagun zaurituta daude; haietako asko, oso larri.

2008ko uztailaren 15a
16:32
Entzun
Bakubako (Irak) akademia militar baten kontrako bi atentatu suizida egin dituzte gaur eta, gutxienez, 28 lagun hil dira eta 68 zauritu, Irakeko Poliziak jakinarazi duenez.

Soinean lehergailuak zeuzkan gizonezko bat autoarekin akademiako entrenamendu gune batera joan da, eta han eztandarazi ditu lehergailuak. Ehunka soldadu zeuden han une hartan. Beste gizonezko batek gauza bera egin du beste gune batean.

Zaurituetako asko oso larri daudela dio Poliziak, eta haietako asko hil egin daitezkeela.

Dijala probintzian dago Bakuba, eta lehengo astean Irakeko Gobernuak soldadu asko bidali zituen eskualde hartara, "talde terroristen kontra kanpaina zabala" egiteko asmoz.

Horrez gain, beste bonba eraso batzuetan dozena bat lagun hil dituzte Mosul hirian, Hego Kurdistanen (Iraken menpeko Kurdistan).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.