Earl urakana AEBetako ekialdeko kostara iristekoa zen atzo gauerdian -gaur goizaldea Euskal Herrian-. Urakanaren indarra handituz joan zen atzo, eta 220 kilometro orduko abiadurako haizeteak eragin zituen. Ondorioz, Ipar Carolina, Virginia eta Maryland estatuetan larrialdi egoera ezarri zuten agintariek.
Ipar Carolinako Outer Banks barrutian espero zituzten adituek kalterik handienak. Hori dela eta, turistak aterarazi zituzten, baina bertako asko euren etxeetan geratu ziren, segurtasun neurriak hartu ostean. Outer Banksetik gertu dago Hatteras uhartea, eta, han, etxeak uztera derrigortu zituzten herritarrak. Orotara, 30.000 lagun inguru atera zituzten uhartetik. Hatterasen 1,5 metroko ur goraldia espero dute urakanaren ondorioz.
Ekaitz tropikalak Kariben
Kariben ere arriskuan daude, bi ekaitz tropikal Karibeko uharteetara gerturatzen ari direlako. Fiona eta Gaston ekaitzak Holandarren Antilletatik 2.550 kilometrora daude. Gaston ekaitza lehen mailako urakan bihurtuko da laster, eta igandean iritsiko da Antilletara.
30.000 lagun atera dituzte beren etxeetatik 'Earl' urakana dela-eta
Urakanak 4. mailako kategoria lortu du; larrialdi egoera ezarri dute AEBetako hiru estatutan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu