Hondamendia jazo da bart Venezuelan. Bi lurrikara gogorrek, 7,2 eta 7,5 gradukoak Richter eskalan, eta hogei bat erreplikek herrialdearen iparraldea astindu dute Euskal Herrian gauerdia zenean ---osteguneko 00:04ean--. Delcy Rodriguez presidenteak emaniko lehen datuen arabera, 32 hildako eta 700 zauritu daude, baina ziurtzat jotzen da askoz gehiago izango direla; izan ere, lehen zenbaketan ez dute kontuan hartu La Guaira estatuan izandako eragina, eta han jo dute gogorren lurrikarek.
«La Guairan gertaturikoa hondamendia izan da, eta orain hondamendi eremua da», horrela azaldu du estatu horretako egoera Rodriguezek. La Guaira estatuak 500.000 biztanle ditu, eta Caracastik 30 kilometro eskasera dago, Karibe itsasoaren kostaldean. Ingurune turistikoa da, Caracasetik hondartza bila joaten den jende asko hartzen duena eta bart mukuru beteta zegoen jai eguna zelako Venezuelan
đŸ‡»đŸ‡ª#URGENTE - Venezuela vive la peor tragedia de su historia.
— DatoWorld (@DatosAme24) June 25, 2026
La Guaira parece un escena de Guerra.pic.twitter.com/5NS1H09Gf7
Presidenteak argitu duenez, hainbestekoa izan da eragina, oraindik ezin izan baitute jakin gutxi gorabehera zenbat biktima izan diren bertan. Komunikabide gehienak etenda daude eta oraindik gau itxia da Venezuelan --Euskal Herrian baino seio ordu gutxiago--. La Guairan «hamarnaka eraikin» amildu direla zehaztu du, eta besteak beste hamabost solairuko hotel bat suntsitu du. Agerraldian, «ezohiko fenomeno sismiko» bati egotzi dio tragedia presidenteak, eta gaineratu du La Maiquetiako aireportua, herrialdceko handiena, itxita dagoela kalteengatik. Â
Edificio Oasis, Playa grande
— Alerta Mundial (@TuiteroSismico) June 25, 2026
La Guaira, Venezuela
Totalmente colapsado !
Tremendo como se oyen los gritos!! pic.twitter.com/pY8pSy2SPr
Amerika osoko hainbat herrialdek haien burua eskaini dute erreskate zerbitzuak bidaltzeko, tartean AEBak. Donald Trumpek sare sozialetan aipatu du, hildako kopurua, ziur asko oso handia izango dela. AEBetako zerbitzu geologikoaren (USGS) arabera, milaka izan daitezke. Imanol Pradales Eusko Jaurlaritzako lehendakariak ere bere doluminak bidali dizkio Venezuelako herriari eta «Euskadiren» babes eta elkartasun osoa eskaini dizkio.Â
Â