33 lagun hil eta 26 zauritu dituzte gaur goizean Iraken, eraso suizida batean. Bagdad hiriburutik 25 kilometrora dagoen Abu Graib barrutian izan da erasoa. Ekintzaile batek aldean zeramatzan lehergailuak zartarazi ditu, leinuetako buruzagien bilera baten bukaeran.
Zaurituen artean Irakeko armadako koronel bat eta telebista kazetari bat daude. Mediku iturrien arabera, litekeena da biktima kopurua handitzea.
Abu Graiben AEBetako armadak kudeatutako kartzela ezaguna dago. 2004ean eskandalu handia piztu zuen AEBetako soldaduek atxilotuak torturatzen eta umiliatzen zituzteneko argazkiak zabaldu izanak.
Handik gertu adiskidetzerako bilera egin dute gaur hainbat leinutako buruzagiek. Zentzu horretan, joan den aste bukaeran Irak osoko leinuetako buruzagiekin bildu zen Nuri al Maliki lehen ministroa, eta adiskidetze prozesua bultzatzeko beharra adierazi zuen, Saddam Hussein presidente zenaren Baath alderdiko kideak ere aintzat hartu behar direla nabarmenduta.
Mundua
33 lagun hil eta 26 zauritu dituzte Iraken, eraso suizida batean
Atentatua Bagdad ondoan, Abu Graiben izan da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu