Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) azken txostenaren arabera A/H1N1 birusa -OMEk aldatu egin dio izena dagoeneko gizakien artean soilik igarotzen delako birusa- duten 331 pertsona daude munduko 11 herrialdetan banatuta. Egoera okerrenean dauden herrialdeak Mexiko eta Ameriketako Estatu Batuak dira. Izan ere, Mexikon 156 kasu baieztatu dituzte, eta guztira bederatzi lagun hil dira OMEren arabera. Hala ere, Mexikoko Gobernuak gripeak jota guztira 24 lagun hil direla adierazi du. AEBetan, berriz, 109 kasu baieztatu dituzte eta haur bat da txerri gripearen biktima bakarra.
OMEk pandemia arriskuaz ohartarazi zuen atzo, eta ondorioz, seiko eskalan lautik bostera igo zuen alerta egoera.
Euskal Herrian Bilboko 30 urteko gaztea da txerri gripeagatik kutsatutako pertsona bakarra.
txerri gripea
331 lagunek dute txerri gripea OMEk jakinarazi duenez
Mexiko eta Ameriketako Estatu Batuak dira egoera larrienean dauden herrialdeak. Mexikon 156 kasu baieztatu dituzte, eta guztira bederatzi lagun hil dira. AEBetan, berriz, 109 kasu baieztatu dituzte eta haur bat da txerri gripearen biktima bakarra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu