irak

36 lagun hil dituzte Bagdadeko lau hotelen aurkako atentatuetan

Martxoaren 7an legebiltzarrerako hauteskundeak egingo dituzte Iraken.

2010eko urtarrilaren 25a
16:18
Entzun 00:00:00 00:00:00
Bagdaden gutxienez 36 lagun hil dituzte gaur, hiru bonba-auto lehertuta. Poliziak dio beste 71 pertsona zaurituta daudela; haietako hainbat, "oso larri".

Sheraton eta Palestina hoteletatik gertu izan da atentatu bat, beste bat Hamra hoteletik gertu, eta bestea Babelen sarreran. Lau hotelak hiriburuaren erdialdean daude.

Irakeko Gobernuko Barne Ministerioak Al Kaedari egotzi dio erasoa.

Martxoaren 7an legebiltzarrerako hauteskundeak egingo dituzte Iraken.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA