munDUA

38 pertsona hil dituzte Pakistanen bi leherketetan

2010eko apirilaren 17a
18:14
Entzun 00:00:00 00:00:00
38 lagun hil dituzte gaur Pakistanen, ipar-mendebaldean izandako bi leherketetan. Kohat barrutian izan dira atentatuak, Katcha Pakkan. Barrutiko gobernuko bozeramaileak adierazi du bi erasoak suizidak izan direla. Lehen leherketaren ondoren izan da bestea, larrialdi zerbitzuetako kideak-eta eraso lekura iritsi direnean.

Orakzai eskualdetik hara ihesi heldutako jendearen gunearen aurka egin dute. Martxoaren bukaeran Palestinako armadak ustezko talibanen kontrako erasoa egin zuten Orakzain, eta ehunka zibilek hanka egin behar izan zuten.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA