ARGENTINAK DIKTADURA

400 militar auzipetzeko aukera aztertzen ari dira

Erredakzioa
2005eko ekainaren 17a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Diktadurako 400 bat militar datozen egunotan epailearen aurrean jartzea espero da Argentinan. Roberto Fernando Bendini Indar Armatuen buruak unitate desberdinetako 3.000 militar ikertzen ari direla adierazi zuen herenegun.

Bendiniren arabera, hala ere, ikertzeak ez du guztiak errudunak direnik esan nahi. Oraindik ez dakite zenbat kasu ireki ahal izango diren eta azkenean 150 bat izan daitezkeela adierazi zuen Victor Abramovich Lege eta Gizarte Ikerkuntzen Zentroko kideak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.