Kurdistanen 42 lagun atxilotu dituzte Kurdistango Gizarte Demokratikoaren Alderdiarekin (DTP) lotura dutelakoan. Izan ere, Turkiako Auzitegi Konstituzionalak DTP alderdia legez kanpo utzi zuen hilaren 11n, Langileriaren Alderdiarekin (PKK) lotura zuelakoan -hau ere legez kanpoko utzi zuten-.
11 probintzietan izan dira atxiloketak. Atzeman dituztenen artean bederatzi alkate daudela adierazi dute berri agentziek.
mundua