Angolari legez kanpo armak saltzeagatik Angolagate izena eman dioten afera epaitzen hasi ziren atzo Parisen. Datorren martxoa arte irautekoa den auzi horrek oihartzun handia izan dezake, auzipetuen artean Frantziako agintari politiko ohiak eta pertsona ezagunak baitaude. Horien artean dira Charles Pasqua Barne ministro izandakoa, François Mitterrand presidente zenaren seme Jean-Christophe Mitterrand, Jacques Attali estatuburu frantziar haren aholkulari hurbilenetako bat izandakoa eta Pasquaren laguntzaile ohi Jean-Charles Marchiani prefet ohia.
Enpresaburuak dira Angolari armak saltzea debeku zelarik 1993 eta 1998 urteen artean horretan jarduteagatik auzipetutako beste bi: Piere Falcone frantziarra eta Arcadi Gaydamak israeldarra. Azken hori Israelera ihes egina dago. Guztira, 42 lagun deitu dituzte epaiketara. Angolagate-k586 milioi euro mugitu zituen eta 294 milioi euroren etekinak eragin zituen.
42 lagun epaituko dituzte Angolari armak saltzeaz akusatuta
Mitterrand presidente ohiaren semea eta Charles Pasqua Barne ministro ohia dira auzipetuetako bi
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu