mundua

44 lagun hil dituzte Ipar Kurdistanen, tiroketa batean

Poliziaren ustez, erasoa ez du PKK-k egin.

2009ko maiatzaren 5a
18:12
Entzun 00:00:0000:00:00
Ipar Kurdistango (Turkiaren menpeko Kurdistan) Merdin eskualdean atzo gauean ospatzen ari ziren ezkontza batean gertatutako tiroketan 44 lagun hil dituzte; sei adingabeko eta hamasei emakume horien artean. Poliziak zortzi pertsona atxilotu ditu, erasoarekin zerikusia izan dezaketelakoan.

Hildakoez gain, hogei lagun inguru zaurituta daude. Lekukoen arabera, hainbat pertsona ezkontza ospatzen ari ziren lekura sartu eta bertan zeudenen aurka tiroka hasi ziren.

Turkiako komunikabide batek jakinarazi duenez, ospakizuneko hainbat kide Kurdistango Langileen Alderdiaren (PKK) aurka borrokatzen duen miliziako kideak dira. Hasiera batean, Poliziak erasoaren egileak PKK-ko kideak izan zirela pentsatu du, baina hipotesi hori baztertua du. Familien arteko liskar bat izan dela uste du Poliziak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.