Lurrikara

4,5eko lurrikara Pirinioetan

Okzitanian, Frantziako Pirinio Garaien departamenduan, izan du epizentroa, baina Katalunian ere nabaritu dute. Ez du kalterik eragin.

2010eko apirilaren 1a
15:39
Entzun
BCSF Frantziako Sismologiako Bulego Zentralak jakinarazi duenez, Richter eskalan 4,5eko indarra hartu duen lurrikara gertatu da bart goizaldean Pirinioetan, zehazki, Pirinio Garaien departamenduan, Tarbes hiriburutik hegoaldera, Bagneres-de-Bigorretik 10 bat kilometrora.

03:30 inguruan gertatu da astindua, eta 40 kilometro inguruko eremuan hamabost bat herritan bizilagun ugarik nabaritu dute. Asko eta asko esnatu egin dira lurrikararen ondorioz. Hala ere, ez da inor zauritu eta ez du kalterik eragin.

Katalunian ere, batik bat, Lleida probintzian, sentitu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.