47 bidaiari zeramatzan hegazkinak istripua izan du gaur Venezuelako Ciudad Guayana hiritik hurbil -Caracastik 730 kilometro hego-ekialdera-. Herrialdeko agintariek jakinarazi dutenez, gutxienez 23 lagun bizirik atera dira, baina "larri zaurituta" daude. Ospitaletako iturriek bi hildakoren berri eman dute.
Francisco Rangel, Bolivar estatuko gobernadoreak, jakinarazi du hegazkina Venezuelako Estatuaren Conviasa konpainiakoa dela, eta Margarita uhartearen eta Ciudad Guayana arteko ibilbidea egiten ari zela.
mundua