Mundua

47 lagun zendu dira Bangladeshen, ontzia hondoratuta

Bidaiarien ontziak txalupa batekin talka egin du Shrigan ibaian. 80 bidaiari zeramatzan.

2009ko abenduaren 4a
16:08
Entzun 00:00:00 00:00:00
Gutxienez 47 lagun hil dira Bangladeshen, bidaiarien ontzia hondoratuta. Shrigan ibaian gertatu da ezbeharra. Tokiko polizia iturrien arabera, ontziak txalupa batekin talka egin du, lainoaren eraginez ikusi ez duelako. 80 bidaiari zeramatzan, eta horietako anitz desagertuta daude, iturri berberen arabera.

Bangladeshko UNB berri agentziak aipatutako bertze polizia iturri baten arabera, berriz, hildakoak 38 dira oraingoz, eta ontziak 200 bidaiari inguru zeramatzan. Desagertutakoak 50 dira, iturri horien arabera.

Iragan ortziralean ere bidaiariak zeramatzan bertze ontzi bat hondoratu zen Bangladeshen. 85 lagun hil ziren orduko hartan.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA