Vigo (Galizia) eta Hendaia arteko ibilbidea egiten ari zen trena bidetik atera da. Lekukoek esan dutenez, trenaren sei bagoiak eta makina bidetik atera eta gero irauli egin dira. Antza denez, hainbat bidaiari tren barruan geratu dira. Une honetan, hainbat helikoptero eta anbulantzia zaurituak ebakuatzen ari dira.
Intercity 280 trena goizeko 8etan atera da Galiziatik, eta 20:35ean Hendaiara ailegatzekoa zen, Leon, Palentzia eta Burgostik (Espainia) igaro ondoren. 426 bidaiari zihoazen trenean istripua gertatu denean.
TREN ISTRIPUA