Pakistanen, tribuen Khyber barrutian -Afganistango mugan-, gutxienez 48 pertsona hil dituzte mezkita baten aurka egin duten eraso suizida baten ondorioz. Beste 170 lagun zauritu egin dira.
Erasoa jendez beteta zegoen mezkita batean gertatu da, musulmanen otoitz eguna baita ostirala. Jamrud gunean dago mezkita, segurtasun indarren gune batetik oso hurbil. Tariq Hayat Khan Khyber barrutiko nagusiaren arabera, "hildako gehiago izan daitezke, beharbada 70 baino gehiago".
Khyberren ustez, ekintzaile suizida bat mezkitan sartu eta lehergailua leherrarazi du. 250 pertsona inguru zeuden barruan, otoitza hasi berria baitzegoen. Hildakoen artean, zibilak eta segurtasun indarreko eta administrazio zibileko kideak daude.
Asif Ali Zardari Pakistango presidenteak eta lehen ministro Yusuf Raza Guilanik erasoa gaitzetsi dute.
Khyber pasabideak Pakistan eta Afganistan lotzen ditu, eta denbora luzez kontrabandisten eta bidelapurren eremuetakoa izan da. Maiz, suniten eta xiiten artean borroka ugari ere izaten da bertan.
Mundua
50 lagun hil dituzte Pakistanen, mezkita baten kontrako eraso suizidan
Beste 170 pertsona zauritu egin dira. Hildakoak gehiago izan daitezkeela adierazi dute agintariek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu