Bagdad hiriburutik 100 bat kilometrora gertatu da xiiten aurkako lehen erasoa. Lehergailuz betetako txalekoa zeraman ekintzaile batek burutu duen erasoan gutxienez 36 lagun hil eta 40 zaurituta dira Poliziak adierazi duenaren arabera.
Bigarren erasoa, berriz, hiribururaren hegoaldean izan da. Bonba auto batel leher egin duenean gutxienez 8 pertsona hil eta 12 zauritu dira. Antza denez, ibilgailua azoka batetik hurbil zegoen kokatuta eztanda egin duen momentuan.
Beste hainbat eraso ere izan dira herrialdean. Batetik, hiru lagun hil dira Poliziaren egoitza baten aurka bonba auto batekin egindako erasoan. Bagdaden bi eraso ezberdinetan Energia Ministerioko langile bat eta bere semea hil dituzte tiroz. Kirkuken hiru lagun hil dira lurreko mina batek eraginda.
Irak
50 lagunetik gora hil dira Iraken hainbat erasotan; horietatik gutxienez 36 xiiten aurkako eraso batean
Ekintzaile batek gainean zeraman lehergailua eztandarazi du xiiten hileta batean. Ehun lagun baino gehiago bilduta zauden Miqdadiyako hilerrian. Gutxienez 36 lagun hil dira. Bestalde, Bagdad hegoaldean gutxienez 8 pertsona hil dira bonba auto batek eztanda egin ostean. Beste hainbat erasotan guxtienez 9 lagun gehiago hil dira gaur.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu