munDUA

60 lagun hil eta 150 zauritu dira Indian tren istripuan

Bengala eskualdean gertatu da ezbeharra, Sainthian, Calcutara zihoan tren batek geltokian geldirik zegoen beste tren bat jota.

2010eko uztailaren 19a
18:14
Entzun 00:00:0000:00:00
Calcutara zihoan tren batek geldirik zegoen beste tren bat jo eta gutxienez 60 lagun hil eta 150 zauritu dira Indian, Bengala eskualdean.

Istripua Calcutatik 190 kilometrora gertatu da: Sainthiako geltokian. Martxan zetorren trenak geltoki horretan egin behar zuen geldialdia, baina gelditzeko eskatzen zuen seinaleari ez dio kasurik egin, oraindik argitu gabeko arrazoiengatik. Geltokian geldirik zegoen trena atzetik jo du eta azken hiru bagoiak aurretik eraman ditu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.