mundua

60 lagun inguru hil dira Pakistanen, Poliziaren postu baten aurka egindako atentatu batean

170 ekintzailek hartu dute parte erasoan, eta haietatik 40 bat zendu egin dira. Beste hildakoen artean 22 poliziak dira eta hiru emakumezkoak.

2011ko ekainaren 2a
18:02
Entzun

170 bat ekintzailek Pakistango Poliziaren postu baten aurka egindako atentatuan gutxienez 60-65 lagun hil dira, polizia iturriek esan dutenez.

Hildakoen artean 22 polizia eta militar daude, beste 35-40 ekintzaileak dira, eta hiru emakumezko.

Pakistango ipar-mendebaldean izan da erasoa, Afganistango mugatik gertu, Dir barrutian. Bart gauean hasi erasoa, eta borrokak gaur goizera arte iraun dute.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.