Israelek 1967. urtean Zisjordanian eta Gazan okupatu zituen lurralde gehienetatik unilateralki ateratzea proposatu zuen atzoIsraelgo lehen ministrorde eta Jerusalemgo alkate ohi Ehud Olmertek. «Egungo egoerarekin jarraitzen bada Israelen gainbehera etorriko da estatu judutar gisa», adierazi zuen Yediot Aharonot egunkarian. «Palestinarrak gehiengo izango diren puntura iristen ari gara eta estatu propio bat lortzeko desioari uko egin diote, trukean Israelen boto eskubidea izateko. Memento horretan dena galduko dugu», zehaztu zuen. Israelgo herritarren %80 judutarrak eta beste %20 arabiarrak izatearen aldekoa dela jakinarazi zuen Olmertek.
Israelgo lehen ministro Ariel Sharon lurralde okupatuetatik unilateralki ateratzeko prest agertu da ere, baina hark eremua zehazten ez duen bitartean Olmertek erretiratzeak handia behar duela izan aipatzen du.Bien bitartean, Israelgo eta Palestinako lehen ministro ohi Yossi Beilin eta Jasser Abed Rabbo AEB Ameriketako Estatu Batuetako Estatu idazkari Colin Powellekin bildu ziren atzo, Genevako Akordioaren berri emateko eta bukaeran «pozik» agertu ziren. Gaur NBE Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusi Kofi Annanekin bilduko dira bi agintari ohiak.Bestetik, Palestinako lehen ministro Ahmed Kureiak datozen orduotan Kairora joango dela jakinarazi zuen atzo. Palestinako hamahiru erakundetako ordezkariak negozioazioetan daude Egiptoko hiriburan bake prozesuari berrekiteko menia bat sustatu nahian. Herenegun hasi ziren bilerak eta bihar amaituko dira.
EKIALDE HURBILEKO GATAZKA
67ko mugetara itzultzeko eskatu du Israelgo lehen ministrordeak
Genevako Akordioaren berri izan eta pozik agertu dira Beilin eta Rabbo
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu