MunDUA

7,1 graduko lurrikara izan da Hondurasen, eta lau lagun hil dira

Kalte materialak handiak izan dira.

2009ko maiatzaren 28a
18:48
Entzun 00:00:0000:00:00
Richter eskalako 7,1 graduko lurrikara izan da Hondurasko iparraldeko kostaldean, Ameriketako Estatu Batuetako Institutu Geologikoak jakinarazi duenez eta, oraingoz lau lagun hil direla eta kalte materialak handiak direla adierazi dute iturri ofizialek. Hildakoak 15 urteko gazte bat eta hiru haur dira.

Hondurasen 02.24ak zirenean -9:24 Euskal Herrian- izan da lur mugimendua, Ceiba iparraldeko herritik 130 kilometrora.

Lurrikararen ondorioz Kariben eta Hego Amerikan tsunamia egon daitekeela ohartarazi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.