Abenduaren 7an Bruselan ekitaldia egingo dute elkarte subiranistek

Omplim Brussel·les izena du ekitaldiak (Brusela bete). ANCk eta Omniumek jakinarazi dituzte ekitaldiaren berri batzuk, baina oraindik ez xehetasun guztiak.

Joan den larunbateko manifestazioa, Bartzelonan. MARTA PéREZ / EFE
2017ko azaroaren 13a
23:35
Entzun

ANC Biltzar Nazional Katalanak eta Omium Cultural elkarteek esana zuten Bruselara eraman nahi zutela, Europaren bihotzera, independentista katalanen ahotsa. Joan den larunbatean, presoak askatzeko eskatuz egindako manifestazioan, jakinarazi zuten abenduaren 7an Bruselako kaleak betetzera dei egin zuten elkarte horietako buruek.

Gaur xehetasun txiki batzuk eman dituzte sare sozialetan. Adierazi dute 11:00etan izango dela manifestazio edo dena delako mobilizazioa, eta arratsaldean ekitaldi politiko bat egingo dutela areto batean. Pixkanaka informazio gehiago emango dutela adierazi dute.

"Europako Batasunaren eta munduaren aurrean, eta Kataluniako presidentearen eta gobernuaren aurrean, demokraziaren aldeko borrokan jarraitzeko asmoa" dutela erakutsi nahi dute ekitaldiarekin, antolatzaileen esanetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.