Abortua zigortzea, konstituzioaren kontrakoa Mexikon

2021eko irailaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Mexikoko Auzitegi Gorenak konstituzioaren kontrakotzat jo zuen atzo abortatzeagatik zigortzea, iparraldeko Coahuila estatuko lege baten artikuluak ezabatzea erabaki zuenean. Hala, ebazpenak soilik estatu horri eragingo dio, baina, aldi berean, «nahitaezko irizpide bat» finkatu du antzeko kasuez ebatzi beharko duten epaile guztientzat, Gorenak azaldu zuenez.

“Gaur egun historiko bat da”, esan du Luis Maria Aguilar Morales magistratuak. Gaineratu du, aurrerantzean ez dutela haurdunaldia eteteagatik inor epaituko Mexikon, eta espetxe mehatxua eta estigmatizazioa desagerrarazi dituztela.

Gaur egun, soilik Mexikoko lau estatutan abortatu liteke, hamabigarren astera arte. Ondorioz, Gorenaren erabakiak beste 28 estatuetan eragingo du zuzenean. Margarita Rios Farjat ministroak adierazi du abortua zigortzea giza eskubideak mugatzea dela.

Gorenaren erabakiaren ostean, aldeko eta kontrako herritarrak atera dira kalera. Talde feministek ere historikotzat jo dute erabakia.

 
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.