Abstentzio handia, Puerto Ricoko plebiszituan

2017ko ekainaren 13a
00:00
Entzun
SAN JUAN. Puerto Ricoko Gobernuak deituta, hautesleak uhartearen estatusari buruzko plebiszitu ez-lotesle batera deitu zituzten herenegun, baina oposizioak boikota hauspotu zuenez, abstentzioa oso handia izan zen: ia %80koa. Hiru aukeren artean hautatu beharra zeukaten, eta gobernuak bultzatutakoa nagusitu zen, botoen %97 bereganatuta; AEBetako 51. estatua bilakatzea, alegia.

Beste bi aukerak ziren independentea /errepublika elkartua, edo orain arte bezalaAEBen menpeko Estatu Libre Elkartua izaten jarraitzea. Ricardo Rossello gobernadoreak adierazi zuen AEBei exijituko dietela «harreman koloniala» haustea. AEBetako Kongresuak, ordea, ez du deus esan. Puerto Ricoko Alderdi Independentistako Maria Lourdes Santiagok esan zuen herriak ez ziola plebiszituari kasurik egin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.