Protestak herrialde arabiarretan
Adiskidetzea eskatu dute palestinarrek Gazan
GAZA. Hamar mila lagunetik gora bildu ziren atzo Gazako kaleetan palestinarren arteko adiskidetzea eskatzeko. Facebook bidez egin zuten deialdia gazteek, eta Zisjordaniako hainbat hiritan ere atera ziren kalera. Hamaseko poliziek, berriz, indarrez desegin zuten manifestazioa, DFLP Palestina Askatzeko Fronte Demokratikoak salatu duenez.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu