AEBei Egiptoko iraultzan esku hartzea egotzi diete

Anaia Musulmanek «herriaren hitza eta ez diktadoreena» entzuteko eskatu diote Washingtoni

Erredakzioa
2011ko apirilaren 6a
00:00
Entzun
Egiptoko iraultzan eta trantsizioan esku hartzea leporatu diete Anaia Musulmanek Ameriketako Estatu Batuei. Esam el Erian bozeramaileak estrategiaz aldatzeko eta «diktadoreena entzun beharrean herriaren hitza» entzuteko eskatu dio Washingtoni. Aldaketa politikoan eragiteko asmoa izatea ere egotzi dio.

Hosni Mubarakek boterea utzi ostean agintean diren militarrek, berriz, jakinarazi dute ez dutela erregimen islamiko bat eratzen utziko, muturreko taldeei erreferentzia eginez —Iran eta Gazako ereduak izan zituzten ahotan—. Bozen ostean egingo den konstituzio berriak adierazi du ildo guztietako indar politikoak baimenduko dituela eta elkarrizketa nazionala sustatuko dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.