Mundua

AEBek beste bost lagun hil dituzte Pakistanen

2008ko azaroaren 19a
09:20
Entzun 00:00:0000:00:00
Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) armadak beste bost lagun hil ditu gaur Pakistanen, ipar-mendebaldean misilekin egindako erasoan. Jan Khel herrira bota dituzte misil horiek AEBetako hegazkinek, Al Kaedako kideak daudelakoan.

Azkeneko hiru hilabeteetan antzeko beste hogei eraso egin izan dituzte estatubatuarrek Pakistango beste lurralde batzuetan, Afganistanetik gertu.

Pakistango agintariek salatu egin dute azkeneko ekintza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.