AEBek eta Pakistanek 36 ekintzaile hil dituzte
ISLAMABAD. Gutxienez 36 ustezko ekintzaile hil zituzten atzo Pakistango eta AEB Ameriketako Estatu Batuetako armadek Pakistanen. Herrialdeko soldaduek 27 pertsona hil zituzten Orakzai inguruan, milizianoen ustezko gordelekuan. AEBek, berriz, Waziristan iparraldean jo zuten ustezko ekintzaileen aurka. Misilak jaurti, eta bederatzi pertsona hil zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu