AEBek hogei lagun hil dituzte Pakistanen, piloturik gabeko hegazkinekin

Talibanen aurkako erasoa izan dela azaldu du Washingtonek, baina ez dituzte identifikatu biktimak

Erredakzioa
2012ko uztailaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Gutxienez 21 lagun hil zituzten atzo Pakistanen AEBek, piloturik gabeko hegazkinekin egindako eraso batean. Ipar Waziristan eskualdean egin dute erasoa, Afganistango mugatik gertu. Washingtonek azaldu du talibanak babesteko erabiltzen duten egoitza baten aurkako erasoa izan dela, baina ez dituzte identifikatu biktimak.

Droneekin egindako erasoetan zibilak hiltzen direla-eta, Islamabadek maiz kritikatu du Washingtonen estrategia. AEBek, baina, berretsi dute piloturik gabeko hegazkinekin erasoak egiten jarraituko duela.

Pakistanek NATOri Afganistango muga ireki eta egun gutxira egin dute erasoa AEBek. Zazpi hilabetez, Islamabadek muga itxi die Afganistango tropak hornitzeko NATOren konboiei, AEBek iazko azaroan Pakistango 24 soldadu hil ondoren.

Bestetik, armatutako gizon batzuek tiro egin zioten Irango matrikula zuen autobus bati, eta hemezortzi lagun hil zituzten.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.