Mundua

AEBekin "edozein gaiez" hitz egiteko prest agertu da Raul Castro

2011ko martxoaren 31
19:33
Entzun 00:00:0000:00:00

Kubako presidenteak gaur goizaldean esan duenez, Kuba prest dago AEBekin "edozein gaiez" hitz egiteko. Jimmy Carter AEBetako presidente ohiarekin bildu da Castro, Habanan, eta prestasun hori agertzen duen hirugarren aldia da. Bilera hori "berdintasunean, baldintzarik gabe" egin beharko litzatekeela adierazi du Castrok, eta "Kubaren independentziarekiko eta subiranotasunarekiko errespetuan". Fidel Castrorekin ere datozen orduetan biltzekoa da Carter.

Nazioarteko gaiez aritu dira Castro eta Carter. Kubako auzitegiek Alan Gross enpresari estatubatuarra hamabost urteko espetxe zigorrera kondenatu ostean bildu dira. Auzi hori dela eta, bi herrialdeen arteko harremanak une zailean daude. Kuban satelite komunikazioko tresneria sartzeagatik zigortu dute Gross, uhartean debekatuta dagoelako. Carterrek argitu du ez dela Kubara joan Gross aska dezatela eskatzera, baina onartu du zenbait "funtzionariorekin" harremanetan jarri dela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.