Irak

AEBetako armadak 42 irakiar hil ditu larunbatetik hona egindako operazio handian

Siriatik gertu operazio handia egin du AEBetako armadak "Irakeko erresistentziaren aurka", eta gutxienez 42 lagun hil dituzte. Armada estatubatuarrak gaur argitaratu duen oharrean dioenez, erresistentziaren ezkutaleku ugari suntsitzea lortu dute operazioan. Helburua mertzenario arabiar eta musulmanei Irakera sartzea galaraztea dela azaldu dute. Operazioak irekita jarraitzen du.

2005eko urriaren 5a
11:26
Entzun 00:00:0000:00:00
Irakeko Konstituzioa onartu edo atzera botatzeko erreferenduma hilaren 15ean egitekoak dira, eta eguna gerturatu ahala ugaritzen ari da indarkeria han. Astebetean 100 lagun baino gehiago hil dira atentatuetan, eta AEBetako armadak ere hainbat operazio eraman ditu aurrera.

Irakeko Konstituzio berria xiiten eta kurduek onartu zuten, suniak, aldiz, kontra daude,
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.