Hainbat zibil hil dituzte AEB Ameriketako Estatu Batuek Afganistango Farah eskualdean egindako aire erasoan. Oraindik ez da zehaztu zenbat pertsona hil diren bonbardatzean. Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordearen arabera, "dozenaka" zibil hil dira, Fara Belikees Afganistango diputatu batek hildakoak gutxienez 100 direla adierazi du.
Erasoa ikertzen dutenean biktimen kopuruaren berri emango duela adierazi du Afganistanek.
AEBetako armadak erasoan parte hartu zuela onartu du eta erasoaren zergaitiak aztertzeko ikerketa abian jarriko duela iragarri du.
Hamid Karzai Afganistango presidenteak erasoa "onartezina" dela salatu eta hori ikertzeko eskatu du. Karzai AEBetan dago eta Barack Obama AEBetako presidentearekin biltzekoa da gaur. Obamari kontuak eskatuko dizkiola adierazi du Karzaik.
mundua
AEBetako armadak hainbat zibil hil ditu bonbardatze batean Afganistanen
Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordearen arabera, "dozenaka" zibil hil dituzte AEBek aire erasoan. Hildakoak gutxienez 100 direla adierazi du Afganistanek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu