Ezkutatutako zibilen hilketak, talibanak bizirik edo hilik harrapatzea xede duen unitate berezia, talibanen indar handia, Pakistandik jasotzen duten laguntza.... Afganistango egoeraren argazki iluna islatzen dute Wikileaks erakundeak jaso eta zabaldutako AEBetako armadaren txostenek. 92.000 dira guztira, eta AEBetako The New York Times, Erresuma Batuko The Guardian eta Alemaniako Der Spiegel agerkariei helarazi dizkie Wikileaks-ek, haien berri eman dezaten. Horrez gain, bere webgunean jarri ditu.
Funtsean, AEBetako armadak eta NATOko indarrek Afganistanen zailtasun handiak dituztela erakunsten dute agiri horiek. Besteak beste, lur-aire misilak dituztela, sarraski handiak egin dituztela, eta Pakistango zerbitzu sekretuen laguntza jasotzen dutela, nahiz eta AEBetako Gobernuak herrialde horrekin harreman bereziak dituen eta babesa ematen dion. Era berean, Afganisntago gerraren ondorioz Pakistanen zein Iranen erreboltari islamisten indarra areagotu egin dela islatzen da txostenetan.
Beraz, AEBetako eta NATOko tropen egoera Obamaren gobernuak adierazten duena baino beltzagoa izango litzateke. Eta, gainera, oinarrizko giza eskubideak urratzen dituzte beren jardunean. Txostenetan jasotzen denez, babes gabeko zibil ugari hil dituzte soldadu estatubatuarrek eta ezkutatu egin dituzte hilketa horiek. Era berean, talibanak hil edo bizirik harrapatzeko ezkutuko unitate berezia sortu dute. Halaber, gero eta gehiago Nevadako base batetik kontrolatzen dituzten Reaper arma suntsitzaileak erabiltzen dituzte "talibanen baseen aurka".
Barack Obama AEBetako presidentearen gobernuak gaitzetsi egin du agiri horiek plazaratu izana, estatubatuarren segurtasuna auzitan jartzen duela iritzita.
Mundua
AEBetako armadaren txosten filtratuek Afganistango egoera larria eta praktika ilunak utzi dituzte agerian
92.000 agiri zabaldu ditu =lWikileaks==http://wikileaks.org/=l erakundeak, eta AEBetako 'The New York Times' eta Erresuma Batuko 'The Guardian' egunkariek eta Alemaniako 'Der Spiegel' astekariak eman dute haien berri. Obamaren gobernuak txosten horiek zabaldu izana gaitzetsi du estatu batuarren segurtasuna auzitan jartzen dela iritzita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu