AEBetako bi soldadu hil dituzte tiroz Alemanian
BERLIN. AEBetako soldadu bi hil eta beste bi lagun zauritu dira Frankfurteko aireportuan izandako tiroketan. 21 urteko gizon kosovoar bat izan da tiratzailea Alemaniako Poliziaren arabera, eta atxilotuta dago. Barruan AEBko soldaduak zituen autobusaren kontra tirokatu zuen gizonak, baina ez dute argitu zein izan den erasoaren arrazoia.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu