munDUA

AEBetako eta Erresuma Batuko bost soldadu hil dira Afganistanen

2010eko urtarrilaren 4a
10:13
Entzun 00:00:0000:00:00
Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) lau soldadu hil dira Afganistanen, hegoaldean, lehergailu bidez jaso duten erasoan. Ez dute jakinarazi non izan zen gertaera. Iaz AEBetako 319 soldadu hil ziren han.

Erresuma Batuko (EB) militar bat ere zendu da azken orduetan, Helmanden, herrialdearen hegoaldean. Munduko hainbat herrialdek 2001ean Afganistan okupatu zutenetik, EBko 246 soldadu hil dira. Gordon Brown EBko lehen ministroaz Afganistanez nazioarteko konferentzia antolatu du hilaren 28rako.

Iaz nazioarteko 520 militar zendu ziren Afganistanen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.