Ameriketako Estatu Batuetan TPS Behin-behineko Babes Estatusa zuten 250.000 salvadortarrek jaioterrira itzuli beharko dute datorren urteko iraila baino lehen. Donald Trump presidentearen migrazio politika zorrotzaren azken ondorioa da. Neurriak kritika gogorrak ekarri ditu, baita errepublikanoan artean ere. Nikaraguako eta Haitiko herritarren aurka neurri bera hartu zuen Trumpek. Hondurasko herritarren estatusa, berriz, sei hilabetez luzatu zuen.
Salvadortarrek, berez, hemezortzi hilabete izango dute euren egoera erregularizatzeko; bestela, deportatu egingo dituzte. Askok20 urte zeramatzaten Estatu Batuetan.
    
    
        
                    AEBetan, 250.000 salvadortar babesik gabe
                Iruzkinak
            
            
                Ez dago iruzkinik
            
        
                    Ordenatu