Gutxienez, bederatzi soldadu hil dira gaur goizean Afganistanen, ekintzaile suizida batek burutu duen erasoan. Hildakoen artea NATOko bost soldadu eta Afganistango lau daude. Nazioarteko aliantzako soldaduen nortasunaren berri ez dute eman oraindik.
Itxura denez, guztiak ere bilduta zeuden erasoa gertatu den unean. Talibanek bere gain hartu dute erasoa, eta euren hitzetan NATOko hamabi soldadu eta Afganistango hamalau hil dituzte. Talibanek azaldu dutenez, erasotzailea Abdul Gahani izan da, eta azken urtean NATOren kanpalekuan aritu da lanean. Bilerara sartu eta gainean zuen lehergaia eztandarazi du.