Afganistanen ustezko 30 ekintzaile hil dituzte

2010eko irailaren 26a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
KABUL. Egun odoltsua izan zen atzokoa Afganistanen. Hegoaldean eta iparraldean piztutako borroketan ustezko 30 ekintzaile taliban eta ISAF nazioarteko indarretako hiru soldadu hil ziren. Ustezko milizianoak bonbardaketa batean hil zituzten, Lagman probintzian dagoen Alishing barrutian. Iturri ofizialen arabera, Afganistango eta atzerriko 250 soldaduk hartu zuten parte operazioan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!