Uztailean 80 soldadu eta hainbat zibil hil dira Afganistanen. Horrez gain, azken egunetako uholdeetan61 pertsona hil dira. Egoera honetan AEBetako Kongresuak Afganistanera 30.000 soldadu bidaltzeko 33.000 milioi erabiltzea onartu zuen, atzo. Orain AEBetako presidente Barack Obamak onartzea falta da.
25 lagun hil eta hogei zauritu ziren leherketa batean atzo, Afganistango Nimroz probintzian. Erabiltzen ari ziren autobusak bidean zegoen bonba bat jo eta eztanda egin zuen. Gulam Dastig probintziako gobernadoreak jakinarazi zuen goiz hartan NATO Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundeko konboi bat pasatu behar zela, eta lehergailua horregatik jarri zutela.
Baina Zabihula Mujahed talibanen bozeramaileak adierazi zuen ez zutela beraiek egin. Haren iritziz, NATOk eginiko ekintza bat da, jendearen atentzioa desbideratzeko.NATOko soldaduek botatako misil batek 52 zibil hil zituen joan den astelehenean, eta jendeak ekintza hori ahaztea nahi omen dute.
Erabaki horrekin batera Afganistango gerrarekin zerikusia duten 91.000 dokumentu sekretu ezagutzera eman dituzte. Dokumentuetan operazio sekretuak, inoiz ezagutzera eman ez ziren zibilen heriotzak eta Pakistango zerbitzu sekretuak Talibanei laguntzen dietela salatzen zuten idatziak zeuden. Obamak testuak argira ateratzea kezkagarria dela esan du, baina informazio zaharra daukatela.
Afganistango gerrarako 33.000 milioi dolar onartu ditu Washingtonek
25 zibilen heriotza eragin duen lehergailua jartzea leporatu diete Talibanek NATOren tropei
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu