Afganistango hotel bati eraso egin diote talibanek
KABUL. Gutxienez hamar lagun hil dituzte talibanek Afganistango Kabul hiriburuan, Intercontinental hotelaren aurkako erasoan. Polizia iturrien arabera, gutxienez sei ekintzaile tiroka sartu dira eraikinean, eta berri hau idazterakoan barrenean segitzen zuten. Intercontinental hoteleko bezero anitz Mendebaldeko herritarrak izan ohi dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu