MunDUA

Afganistango Presidentzia hauteskundeak abuztuaren 20an egingo dituzte

Hamid Karzai presidenteak bozak udaberrian egitea nahi zuen.

2009ko martxoaren 7a
12:42
Entzun 00:00:00 00:00:00
Hamid Karzai Afganistango presidenteak amore eman du eta Presidentzia hauteskundeak abuztuaren 20an izatea onartu du. Bozak udaberrian egitea nahi zuen hark. Hauteskunde Batzordearen ustez, ordea, herrialdea ez dago prestatuta bozak udaberrian egiteko, "arrazoi logistiko eta segurtasunekoengatik".

"Nazio interesak" kontuan hartuta onartu du abuztuan izatea Karzaik. Ameriketako Estatu Batuak, NBE eta NATO abuztuan egitearen aldekoak dira.

Maiatzaren 21ean bukatuko du agintaldia Karzaik. "Ordutik hauteskundeak egin arte, ordea, ez dut presidente ilegala izan nahi".

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA