Hilberria. Abdala Fazul

Afrikan gehien bilatutako iheslaria

2011ko ekainaren 12a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Al Kaedak Tanzanian eta Kenyan AEBetako enbaxaden aurka atentatu gogorrak egin zituen 1998an. 224 lagun hil zituen guztira. Ordutik, Abdala Fazul Afrikan gehien bilatutako iheslaria bihurtu zen, AEBek eraso horietan parte hartzea egotzi baitzioten. Komore uharteetan jaio zen 1970eko hamarkadan —FBIk ere ez daki noiz—. Hamahiru urte egin ditu ihesean, Somaliako armadak aste honetan Muqdishon hil duen arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.