A/H1N1 gripeak 60 hildako eragin ditu Argentinan

2009ko uztailaren 7a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
BUENOS AIRES. Argentinan jada 60 lagun hil ditu A/H1N1 gripeak; guztira 2.485 lagun kutsatuta daudela baieztatu dute, eta ehun mila ere izan daitezkeela ohartarazi dute. OME Osasunaren Mundu Erakundeak jakinarazi duenez, 429 hildako eragin ditu munduan birusak; kutsatutako lagunak, berriz, 94.000 dira. Europan abenduan egongo da eskura gripearen aurkako txertoa. Pandemiaren kontrako neurriak martxan jarri ahal izateko mila milioi dolar beharko dira.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA