Ukraina ekialdeko gatazka. Urtebete gerran (III)

AIk soldadu ukrainarren lau exekuzio egotzi dizkie matxino errusiazaleei

Erredakzioa
2015eko apirilaren 10a
00:00
Entzun
Ukraina ekialdean lau soldadu ukrainar atxilotu eta exekutatu izana egotzi die AI Amnesty International erakundeak matxino errusiazaleei. Ihor Branovitski soldadu ukrainarraren irudiak badaudela nabarmendu du AIren Europa eta Asia Erdialderako zuzendariorde Denis Krivoxeevek. Donetskeko aireportuan atxilotua izan zela eta errusiazaleek atxiki eta galdekatu ostean matxinoen komandante batek tiroz hil zuela adierazi bide dute lekukoek. Eta AIk adierazi du beste hiru soldaduren gorpuak ageri diren bideoak ere ikusi dituztela, itxuraz exekutatuak izan zirenak.

Torturak, tratu txarrak eta atxikitako nahiz zauritutako soldaduen hilketak «gerra krimenak» direla azpimarratu du AIk, eta salaketa horiek «azkar, sakon eta alderdikeriarik gabe» ikertu behar direla erantsi du. Halaber, Donetskeko Herri Errepublikako agintariei, ikerketa horiek egiteaz gain, gauza jakin bat egiteko ere eskatu die AIk: «Bere izenean borrokatzen diren guztiei argi adierazi behar diete gerra legeak errespetatu egin behar direla».

Sinbolo komunisten aurka

Ukrainako Parlamentuak debekatu egin du erregimen komunista eta nazien propaganda egitea eta haien sinboloak erabiltzea, eta sistema horien «izaera kriminala» ukatzea zigortuko du. Radako 422 ordezkarietatik 254k babestu dute «Ukrainako burujabetzaren, lurralde osotasunaren eta segurtasun nazionalaren kontrako mehatxuei» aurre egin nahi dien arau hori, Petro Poroxenko presidentearen Blokea alderdiko buru Iuri Lutsenkok adierazi duenez. «Lege proiektu honek erregimen totalitario oro debekatzen ditu; ez, ordea, ideologia jakin bat, hori onartezina bailitzateke herrialde demokratiko batean».

Beste lege bat ere onartu zuten atzo Radan: II. Mundu Gerran sobietarren kontra borrokatu ziren erakunde politiko eta paramilitar guztiak legeztatu egin dituzte, aldeko 271 botorekin; baita okupatzaile naziekin kolaboratu zutenak ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.